Aurrekari penalik eta sexu-delituen ondoriozko aurrekaririk ez izatea filiazio-datuen bidez kontsultatzeko zerbitzua

Deskriptoreak

Xehetasunak

Zigortuen Erregistro Zentralean edo Sexu Delitugileen Erregistro Zentralean kontsultaren xede den pertsonaren datuen kointzidentzia posibleren bat dagoen lortzea ahalbidetzen du.

Zerbitzuak EZ du adierazten herritar batek aurrekari penalak edo sexu-delituen ondoriozko aurrekariak dituen; erantzuten du baldin eta kontsultatutako pertsonak aurrekari penalik edo sexu-delituen ondoriozko aurrekaririk EZ badu edo, aitzitik, Zigortuen Erregistro Zentralean edo Sexu Delitugileen Erregistro Zentralean kointzidentzia posibleren bat dagoelako pertsona horrek aurrekari penalen bat edo sexu-delituen ondoriozko aurrekariren bat izateko aukerarik badago. Kasu horretan EZIN da eskaera bide honetatik ebatzi, eta herritarrak ziurtagiria beste bideren batetik edo modu presentzialean eskatu beharko du.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
  • IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

  

Kontsultatuko den pertsonari buruz eman beharreko nahitaezko eta gutxieneko datuak honako hauek dira:

 

TipoDocumentacion (/NAN/AIZ/Pasaportea/)+ Documentacion + Nombre + Apellido1 + Apellido2. Nahitaezkoa Espainian jaiotako pertsonentzat

 

Apellido2 atzerrian jaiotako pertsonentzat soilik izango da aukerakoa, eta datu guztiak adierazitako dokumentu-zenbakiarekin bat datozela balidatuko du zerbitzuak.

 

Nacionalidad: kontsultatutako pertsonaren nazionalitatearen kodea. Eremu honen kodifikazioa ISO3166-3 arauaren araberakoa izango da: ZENBAKIZKOA (3 karaktere). Nahitaezkoa. Herrialdeen kodeak esteka hauetan kontsulta daitezke:

 

 

NombrePadre: kontsultatutako titularraren aitaren izena. Aukerakoa.

NombreMadre: kontsultatutako titularraren amaren izena. Aukerakoa.

Nahitaezkoa izango da Espainian jaiotako pertsonentzat gutxienez guraso baten (aita edo ama) izena adieraztea.

 

 

PaisNacimiento: kontsultatutako pertsonaren jaiotza-herrialdearen kodea. Eremu honen kodifikazioa ISO3166-3 arauaren araberakoa izango da: ZENBAKIZKOA (3 karaktere). Nahitaezkoa. Herrialdeen kodeak esteka hauetan kontsulta daitezke:

 

 

ProvinciaNacimiento: kontsultatutako pertsonaren jaiotza-probintziaren kodea. Eremu honen kodifikazioa INE kodeen araberakoa izango da: (2 karaktere). Nahitaezkoa Espainian jaiotako pertsonentzat. Aukerakoa atzerrian jaiotako pertsonentzat. Ikus kodifikazioa URL honetan:

  • http://www.ine.es/daco/daco42/codmun/codmun11/11codmunmapa.htm

 

CodPoblacionNacimiento: kontsultatutako pertsonaren jaioterriaren kodea. Eremu honen kodifikazioa INE kodeen araberakoa izango da: (5 karaktere). Nahitaezkoa Espainian jaiotako pertsonentzat. Aukerakoa atzerrian jaiotako pertsonentzat. Ikus kodifikazioa URL honetan:

  • http://www.ine.es/daco/daco42/codmun/codmun11/11codmunmapa.htm

 

PoblacionNacimiento: kontsultatutako pertsonaren jaioterriaren izena. Nahitaezkoa atzerrian jaiotako pertsonentzat.

 

FechaNacimiento: kontsultatutako pertsonaren jaiotza-data (nahitaezkoa). Formatua: EE/HH/UUUU; honako hauek onartzen dira:

  • 00/HH/UUUU, jaiotza-eguna ezagutzen ez bada.
  • 00/00/UUUU, ez jaiotza-eguna ez jaiotza-hila ezagutzen ez bada.

 

Ezin da 1920. urtea baino lehenagoko kontsultarik egin, ezta adingabeen kontsultarik ere.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
  • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

 

  • EstadoResultado:
  • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus deskribapena 1. taulan.

 

  • DatosVerificacion (soilik agertuko da aurrekaririk ez badago à Resultado = 0):
  • CSV: egiaztapen-kode segurua.
  • URL: CSV etiketan itzulitako kodea egiaztatzeko URLa.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira aurrekari penalak eta sexu-delituen ondoriozko aurrekariak filiazio-datuen bidez kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi []

 

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean eta eskaera igorleari bidaltzera iristen ez denean emango da.

0

Ez dago aurrekari penalik edo sexu-delituen ondoriozko aurrekaririk.

 

Ez da kointzidentziarik aurkitu Zigortuen Erregistro Zentralean edo Sexu Delitugileen Erregistro Zentralean.

5

Sartutako datuekin ez da informaziorik lortzen. Ziurtagiria modu presentzialean eskatu behar du.

 

Kointzidentzia posible bat dago Zigortuen Erregistro Zentralean edo Sexu Delitugileen Erregistro Zentralean. Eskaera ezin da bide honetatik ebatzi.

Kasu horretan herritarrak beste bide batetik edo modu presentzialean eskatu beharko du ziurtagiria.

 

  1. taula. Aurrekari penalak eta sexu-delituen ondoriozko aurrekariak filiazio-datuen bidez kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.