Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeak kontsultatzeko zerbitzua

Deskriptoreak

Xehetasunak

Erakunde edo zergadun batek alta eginda dituen ekonomia-jardueren gaineko zergaren (EJZ) epigrafeak kontsultatzea.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
  • IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

 

 Titularraren TipoDocumentacion + Documentacion + NombreCompleto, baldin eta TipoDocumentacion eremuaren balioa IFK bada

edo

Titularraren TipoDocumentacion + Documentacion + Nombre + Apellido1 (+ Apellido2, baldin balu), baldin eta TipoDocumentacion eremuaren balioa IFZ, NAN edo AIZ bada

Datu espezifikoak

Territorio: bere foru-ogasunak kontsultatu beharreko titularraren EJZren epigrafeen informazioa duen probintziaren kodea (lurraldea): Araba (01), Gipuzkoa (20) edo Bizkaia (48).

 

Titularra zerbitzura bidalitako dokumentu-zenbakiaren eta izen-abizenen eta/edo izen sozialaren arabera identifikatu ahal izateko, foru-aldundi bakoitzak integrazio-eskuliburuan adierazten diren irizpideak kontuan hartzen ditu

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
  • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

 

  • DatosConsulta:
  • Territorio: kontsulta egin zaion foru-ogasunaren lurraldeari dagokion kodea. Balio posibleak hauek dira: AFA - Araba (01), GFA - Gipuzkoa (20) edo BFA - Bizkaia (48). Aukerakoa errorea gertatzen bada.

 

  • EstadoResultado:
  • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus deskribapena 1. taulan.

  • MotivosError: errorearen arrazoiak baldin eta Resultado = E Aukerakoa.

 

  • Actividades: (soilik baldin eta Resultado = S bada). Zergadunak alta eginda dituen ekonomia-jardueren 1 eta n arteko erregistroko zerrenda bat itzultzen du. Actividad erregistro bakoitzak datu hauek ditu:
  • Epigrafe: alta eginda duen EJZren epigrafearen kodea.
  • FechaAltaActividad: alta eginda duen jardueran hasi zen data.
  • DescripcionActividad: alta eginda duen jardueraren deskribapena.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira EJZren epigrafeak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi [].

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da.

S

BAI, titularrak baditu ekonomia-jardueren datuak.

Kontsulta behar bezala egiten denean eta igorleak zergadunak alta eginda duen/dituen jarduera ekonomikoaren/ekonomikoen datuak itzultzen dituenean emango da.

N

Titularrak EZ du ekonomia-jardueren daturik.

Kontsulta behar bezala egiten denean eta titularrak ekonomia-jardueretan alta eginda ez duenean emango da.

NC

Titularra ez da agertzen zergadun gisa sistema igorlean.

Titularra igorlearen datu-basean ez dagoenean emango da.

E

Gorabeherak daude.

Bidalitako datuen kontsultan igorleak erroreren bat detektatzen duenean emango da.

Kasu horretan informazioa agertuko da errorearen arrazoietan.

  1. taula. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.