Gizarte Segurantzan (GSDN) data jakin batean alta eginda izatea kontsultatzeko zerbitzua.

Deskriptoreak

Xehetasunak

Pertsona fisiko batek Gizarte Segurantzan data jakin batean alta eginda duen egiaztatzea ahalbidetzen du.

Baldintza: errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
  • IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

 

TipoDocumentacion (/NAN/AIZ/IFZ/Pasaportea) + Documentacion

Datu espezifikoak

FECHA: egoera kontsultatzeko data adierazten du. Nahitaezkoa. EEHHUUUU formatua.

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
  • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

 

  • EstadoResultado:
  • Resultado: erantzunaren egoera-kodea. Nahitaezkoa. Ikus balio posibleak taulan.
  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus deskribapena 1. taulan.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian data jakin batean alta kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

0001

Lanerako alta-egoeran data horretan.

0002

Ez dago lanerako alta-egoeran data horretan.

0003

PFI hori ez da zuzena.

0004

PFI hori ez dago Gizarte Segurantzaren datu-basean.

0005

PFI hori bikoiztuta dago Gizarte Segurantzaren datu-basean.

0006

Eskaera-dataren formatua ez da zuzena.

  1. taula. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian data jakin batean alta kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

I*nformazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.