Nomina-ordaintzaileen datuak kontsultatzeko zerbitzua.

Deskriptoreak

Xehetasunak

Pertsona fisiko baten nomina-ordaintzaileen datuak kontsultatzea.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
  • IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

 

Titularraren TipoDocumentacion + Documentacion + Nombre + Apellido1 (+ Apellido2, baldin balu).

 

 

 

Datu espezifikoak

Territorio: bere foru-ogasunak kontsultatu beharreko titularraren nomina-ordaintzaileen informazioa duen probintziaren kodea (lurraldea): Araba (01), Gipuzkoa (20) edo Bizkaia (48). Nahitaezkoa.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
  • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

 

  • DatosConsulta:
  • Territorio: kontsulta egin zaion foru-ogasunaren lurraldeari dagokion kodea. Balio posibleak hauek dira: AFA - Araba (01), GFA - Gipuzkoa (20) edo BFA - Bizkaia (48). Aukerakoa errorea gertatzen bada.

 

  • EstadoResultado:
  • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus deskribapena 1. taulan.

  • MotivosError: errorearen arrazoiak baldin eta Resultado = E Aukerakoa.

 

  • Empresas: (soilik baldin eta Resultado = S bada). 1 eta n arteko erregistroko zerrenda bat itzultzen du. Empresa erregistro bakoitzak datu hauek ditu:
  • nifEmpresa: titularra lanean duen enpresaren edo enpresaburuaren IFK/IFZ.
  • nombreEmpresa: titularrak lan egiten duen enpresaren izena edo izen soziala.
  • domicilioFiscal: titularrak lan egiten duen enpresaren egoitza fiskala.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira nomina-ordaintzaileen datuak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi [].

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da.

S

BAI, titularrak jasotzen du soldata, alokairua edo pentsioa.

Kontsulta behar bezala egiten denean eta igorleak zergadunaren nomina-ordaintzaile den/diren enpresaren/enpresen datuak itzultzen dituenean emango da.

N

Titularrak EZ du jasotzen soldatarik, alokairurik edo pentsiorik.

Kontsulta behar bezala egiten denean eta titularrak nominarik jasotzen ez duenean emango da.

NC

Titularra ez da agertzen zergadun gisa sistema igorlean.

Titularra igorlearen datu-basean ez dagoenean emango da.

E

Gorabeherak daude.

Bidalitako datuen kontsultan igorleak erroreren bat detektatzen duenean emango da.

Kasu horretan informazioa agertuko da errorearen arrazoietan.

  1. taula. Nomina-ordaintzaileen datuak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.