Nortasun-datuak egiaztatzeko zerbitzuak

Deskriptoreak

Xehetasunak

Kontsultaren xede den pertsonaren nortasun-datuak lortzea ahalbidetzen du, haren dokumentu-zenbakia eta gutxienez datu hauetakoren bat abiapuntu hartuta: lehen abizena eta/edo jaiotza-urtea.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

o    Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.

o    IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

o    Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

TipoDocumentacion (/NAN/AIZ/) + Documentacion, + Apellido1 Nahitaezkoa.

 

 Eskaeran titularraren izena eta abizenak betetzen badira, dokumentu-zenbakiarekin bat datozela egiaztatuko da.

Titularraren datuak NANean dauden bezalaxe idatzi behar dira.

  

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

-       DatosTraza:

o    IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.

o    IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.

o    FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

-       EstadoResultado:

o    Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

o    Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus deskribapena 1. taulan.

 

Baldin eta Resultado = 00 bada, esan nahi du egiaztapena zuzena izan dela (sarrerako datu guztiak bat datoz).

Taulan (1. taula) deskribatzen dira nortasun-datuak egiaztatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

00

INFORMAZIO ZUZENA.

Egiaztapena behar bezala egin da.

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi []

 

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean eta eskaera DGPri bidaltzera iristen ez denean emango da.

0I

Nazionalizatu espainiarra.

Kontsulta AIZren arabera egin da, baina herritarra nazionalizatu egin da. Kasu horretan kontsulta NANaren arabera egin behar da.

 

59

Jarri harremanetan honekin: udea.ws@policia.es

 

DGPk gorabehera ebatzi arte NAN horiek berritzea eragozteko markatzen dituenean gertatuko da.

Jarri harremanetan udea.ws@policia.es helbidearekin dokumentu honen xehetasun gehiago lortzeko. Harreman hori ez da inoiz herritarrari jakinarazteko, funtzionarioak edo tramitatzaileak xehetasun gehiago lortzeko baizik.

67

NAN EZ dago jaulkita/esleituta.

Kontsultatutako NAN hori ez zaio jaulki edo esleitu ezein titularri.

69

Titularraren izena ez dator bat.

Titularraren izena ez dator bat egiaztatutako datuarekin.

70

Titularraren lehen abizena ez dator bat.

 

Titularraren lehen abizena ez dator bat egiaztatutako datuarekin.

71

Titularraren bigarren abizena ez dator bat.

 

Titularraren bigarren abizena ez dator bat egiaztatutako datuarekin.

72

Titularraren jaiotza-data ez dator bat.

 

Titularraren jaiotza-data ez dator bat egiaztatutako datuarekin.

73

Titularraren sexua ez dator bat.

 

Titularraren sexua ez dator bat egiaztatutako datuarekin.

75

Titularraren jaiotza-probintzia ez dator bat.

 

Titularraren jaiotza-probintzia ez dator bat egiaztatutako datuarekin.

76

Titularraren jaiotza-herrialdea ez dator bat.

 

Titularraren jaiotza-herrialdea ez dator bat egiaztatutako datuarekin.

80

Titularraren NANaren euskarri-zenbakia ez da zuzena.

 

Adierazitako euskarri-zenbakia (IDESP/TIE) ez da zuzena.

Litekeena da dokumentua berritu izana eta, hortaz, zenbaki hori aldatu egiten da.

81

Titularraren txartel-zenbaki hori ez dago.

 

Txartel-zenbaki hori (TIE) ez dago.

 

86

AIZ hori EZ dago.

 Kontsultatutako AIZ hori ez dago.

87

AIZ zenbaki hori ez da zuzena edo zenbait filiazio daude.

 

Erregistro bat baino gehiago dago erabiltzaileak emandako datuentzat.

Arazoa konpontzeko, sartu informazio gehiago eskaeran.

Atzerriko herritarra baldin bada, AIZ adierazteaz gain, Europako Erkidegokoak ez diren atzerritarren kasuan adierazi TIE NumeroSoporte eremuan, edo Europako Erkidegoko Herritarraren Kodea Europako Erkidegoko atzerritarren kasuan.

 

1. taula. Nortasun-datuak egiaztatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.