Zerga Betebeharren Ordainketa Egunean Edukitzea Kontsultatzeko Zerbitzua (Nafarroako Foru Ogasuna)

Gako-hitzak

Xehetasunak

Kontsulta egin behar zaion herritarraren edo enpresaren zorraren egoeraren datuak eskuratzea ahalbidetzen du.

Errekeritzailea bere ziurtagiriarekin identifikatu behar da eta zerbitzu hau erabiltzeko baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzua erabili nahi duen prozedura eremuan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan baino ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta bat egiteko behar diren gutxieneko datuak:

Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zer xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.

Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, lege mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu salbu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

 

Kontsulta egingo zaion pertsona titularrari buruz eman beharreko gutxieneko datuak honako hauek dira:

 

  1. Titularraren TipoDocumentacion + Documentacion

                                                

Jarraian, DatosConsulta nodoaren barneko eremuak zehazten dira:

  • DatosConsulta:
    • TipoTramite: kontsultaren xede den ziurtagiri mota adierazten du. Balio posibleak hauek dira: administrazioarekiko kontratuetarako, KONTRATAZIOA; edo laguntzak edo dirulaguntzak eskatzeko,  DIRULAGUNTZAK. Nahitaezkoa.

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela agertuko dira:

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa<.
  • DatosConsulta:
    • TipoTramite: kontsultatu den ziurtagiri mota. Balio posibleak KONTRATAZIOA edo DIRULAGUNTZAK
  • EstadoResultado:
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren kodea. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus deskribapena 1. taulan

Taulan (1. taula) deskribatzen dira Nafarroako Foru Erkidegoarekin ordainketak egunean izatearen kontsulta-zerbitzuak itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi []

S

Zergadunak egunean ditu zerga-betebeharrak.

N

Zergadunak ez ditu egunean zerga-betebeharrak.

E

Intzidentziak daude.

 

Kasu honetan errorearen arrazoien berri emango da. Adibidez:

-       Adierazitako titularraren datuak dituen erregistro bat baino gehiago aurkitu da.

-       Autonomia-erkidegoan ez dago kontsultatu den pertsonaren daturik.

 

  1. taula. Nafarroako Foru Ogasunarekiko zerga-betebeharren kontsulta-zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.