Arbitrajeari atxikitako establezimenduak kontsultatzeko zerbitzua (KontsumoBIDE)

Xehetasunak

Euskal Autonomia Erkidegoan arbitraje-sistemari atxikitako establezimenduak kontsultatzea ahalbidetzen du.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.

Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

 

Kontsultatuko den titularrari buruz eman beharreko gutxieneko datuak honako hauek dira:

 itularraren TipoDocumentacion + Documentacion

 edo

 Titularraren NombreCompleto

                                          

Eskaeran enpresaren dokumentazioa eta haren izena adierazten badira, dokumentu-zenbakiaren araberako bilaketak izango du lehentasuna, eta, hortaz, ez da kontuan hartuko eskaeran adierazi den izena.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

 

 

  • EstadoResultado:
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Ikus balio posibleak taulan.
    • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Ikus balio posibleak taulan.

Taulan (1. taula) deskribatzen dira arbitrajeari atxikitako establezimenduak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoerak

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi [].

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da.

1

ERAGIKETA BEHAR BEZALA EGIN DA

Igorlearen erantzuna lortu da. Litekeena da bat datozen emaitzak aurkitzea edo ez aurkitzea.

0

(zerbitzuaren igorleak itzulitako mezua)

Arazo bat izan da igorlean eskaera tratatzean.

  1. taula. Arbitrajeari atxikitako establezimenduak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.