Bizileku-errolda kontsultatzeko zerbitzua (EAEko udalak)

Gako-hitzak

Xehetasunak

Pertsona baten bizilekuaren datuak kontsultatzea, baita bizileku horretan bertan bizi diren edo ziren gainerako bizilagunen datuak ere, hau da, data jakin batean kontsultaren xede den bizilekuan inskribatutako pertsonak itzuliko ditu.

Errekeritzailea bere ziurtagiriarekin identifikatu behar da eta zerbitzu hau erabiltzeko baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzua erabili nahi duen prozedura eremuan.

Municipios oferentes de padrón por provincias:

Udal eskaintzaileak deskargatzen ditu zerrendatua »

Zerbitzu honi kontsulta bat egiteko behar diren gutxieneko datuak:

  • IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Finalidad: zerbitzuari kontsulta zer xedetarako edo tramitetarako egiten zaion. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, lege mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu salbu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

 

TipoDocumentacion (/IFZ/NAN/AIZ/Pasaportea) + Documentacion (Titularraren dokumentuaren zenbakia)+Titularraren Nombre + Apellido1 (+ Apellido2 izango balu)

+

TipoDocumento (NAN, AIZ, Pasaportea, Beste batzuk) PadronDomciliario eremuko + Nombre + Apellido1 (+ Apellido2 izango balu)

 

 

Dokumentaziorik gabeko atzerritarren kasuan, dokumenturik ez duten edo ezagutzen ez zaien kasuetan, /DatosGenericos/Titular/ nodoko etiketetan balio hauek pasatuko dira:

  • TipoDocumentacion: IFZ
  • Documentación: 000000000.

 

Kasu horretan titularraren jaiotza-data ere zehaztu beharko da /DatosEspecificos/Consulta/DatosEntradaPadronDomiciliario/ nodoan.

  • FechaNacimiento: kontsultatu den titularraren jaiotze-data. Aukerakoa. Nahitaezkoa dokumentu mota Beste batzuk izanez gero eta dokumentuaren zenbakia hutsik badago bakarrik. Eremu honen formatua UUUUHHEE
    •  

      Titularrak lokalizatzeko jarraitu beharreko negozio-logikaren deskribapena:

      Kontsultaren xede den titularraren izen/abizenak eta dokumentu mota/zenbakia Datu generikoetan zehazten diren arren, igorleak errealitatean Datu espezifikoetako titularraren datuak jasoko ditu. Horrela planteatzen da dokumentaziorik gabeko pertsonentzako kontsultak izan daitezkeelako (adin txikikoak edo atzerritarrak) eta Datu espezifikoen nodoak aukera ematen du dokumentuaren zenbakia hutsik etortzeko.

      Zerbitzuak lehen irizpide gisa identifikazio-dokumentuaren arabera egingo du bilaketa. Horretarako, igorleak etiketa honen balioa egiaztatuko du:

      • NumDocumento Datu espezifikoak

    *Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

    Zure kontsultaren datuak honela agertuko dira:

    -       DatosTraza:

    o    IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.

    o   IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.

    o    FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

    -       DatosConsulta:

    o    Territorio: Kontsulta egin zaion Udalari dagokion lurraldearen izena. Balio posibleak hauek dira: Araba(01), Gipuzkoa (20) edo Bizkaia (48).

    o   Municipio: Kontsulta egin zaion Udalari dagokion udalerriaren izena.

    o    Fecha: kontsulta zer datatarako egin den.

     

    -       EstadoResultado:

    o    Resultado: Kontsultaren irizpideak betetzen dituen titularrik topatu den edo prozesuan erroreren bat izan ote den adierazten du. Nahitaezkoa. Ikus balio posibleak 1. taulan.

    o   UnicoTitular: ( Resultado=S bada bakarrik) titular bakarra edo zenbait titular topatu dituela adierazten du. Balio posibleak:

    §  S: Titular bakarra topatu du kontsulta egindako aldian.

    §  N: Zenbait titular topatu dira kontsulta egindako aldian.

    o    Descripcion: Kontsultaren emaitzen deskribapena. Nahitaezkoa.

    Ikus deskribapena 1. taulan

    o    MotivosError: Errorearen arrazoiak Resultado=E denean. Aukerakoa. Ikus balio posibleak 1. taulan.

     

     

    Egoeraren kodea

    Egoeraren deskribapena

    Egoera hau noiz itzultzen den

    0000

    Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi []

    Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da.

    S

    Topatu dira biztanleak.

    Kontsulta behar bezala egindakoan eta igorleak udalerrian topatutako biztanleen datuak itzultzen dituenean emango da.

    N

    Ez da biztanlerik topatu.

    Kontsulta behar bezala egindakoan eta titularra kontsultatutako udalerrian eta aldian topatu ez denean emango da.

    C

    Titularra bizitoki kolektiboan topatu denean

    Titularra bizitoki kolektiboan topatu dela esan nahi du (adibidez: egoitza bat). Kasu horretan ez dira itzuliko bizitokiko gainerako biztanleen datuak. Udal igorleak baloratuko du bizitokiko datuak itzuliko dituen ala ez.

    E

    Intzidentziak daude.

    Igorleak bidalitako datuen kontsultan erroreren bat detektatu duenean emango da.

    Kasu horretan errorearen arrazoien berri emango da:

    [00] - Dokumentu mota okerra.

    [01] - NAN/AIZ formatu okerra.

    [02] - Data formatu okerra.

    [03] - Nahitaezko datuak falta dira.

    [04] - Errorea zerbitzuaren datu-basean.

    [05] - Zerbitzuaren barne-errorea.

    [06] – Titularra 18 urtez azpikoa da.

    [99] - Errore orokorra edo ezezaguna.

     

     

    *Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.