Data zehatz batean enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta dagoen kontsultatzeko zerbitzua. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE)

Xehetasunak

Enplegu-zerbitzu publikoetako eskatzaile baten inskripzioaren data zehatz bateko egoera kontsultatzea ahalbidetzen du.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
  • IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.
  • TipoDocumentacion: kontsultatu nahi den titularraren dokumentu mota: (NAN/IFZ/AIZ). Nahitaezkoa.
  • Documentacion: titularraren dokumentuaren zenbakia. Nahitaezkoa.
  • NombreCompleto: kontsultatzen den titularraren izen osoa edo izen soziala. Aukerakoa.
  • Nombre: kontsultatzen den titularraren izena. Nahitaezkoa.
  • Apellido1: kontsultatzen den titularraren lehen abizena. Nahitaezkoa.
    • Apellido2: kontsultatzen den titularraren bigarren abizena.

 

I*nformazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
  • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
    • EstadoResultado:
  • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus deskribapena 1. taulan.

 

  • DemandanteEmpleo:
  • FechaConsulta: eskatzailea enplegu-zerbitzu publikoetan inskribatuta dagoen galdetzean adierazi den data. Formatua: UUUUHHEE.
  • Inscrito: eskatzailearen egoera adierazitako datan. S’ balioa itzuliko du baldintza hau betetzen denean: adierazitako datan eskatzailea enplegu-zerbitzu publikoetan inskribatuta egotea. Baldintza betetzen ez denean, ‘N’ balioa itzuliko du.
  • FechaUltimaInscripcion (soilik baldin eta Inscrito eremuaren balioa ‘S’ bada): eskatzailea kontsulta-data arte enplegu-zerbitzu publikoetan etengabe inskribatuta noiztik dagoen adierazten duen data. Formatua: UUUUHHEE.
  • LargaDuracion: luzaroko enplegu-eskatzaileari dagokion informazio-blokea:
    • EstadoDemandanteEmpleo: eskatzailearen egoera adierazitako datan.

S’ balioa itzuliko du baldintza hau betetzen denean: adierazitako datan eskatzailea gutxienez 360 egunez inskribatuta egotea adierazitako dataren aurreko 540 egunetan. Baldintza betetzen ez denean, ‘N’ balioa itzuliko du.

  • DiasDemandanteEmpleo: kontsulta-dataren aurreko 540 egunetan enplegu-eskatzaile gisa alta emanda egon den egun kopurua.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira Enplegu-eskatzailea kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi []

 

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean eta eskaera SEPEri bidaltzera iristen ez denean emango da.

0003

Tramitatua.

Eskabidea arrakastaz prozesatu da.

0233

 

Titularra ez da identifikatu.

Identifikatzailea ez dago SEPEren datu-baseetan.

0232

 

Dokumentuak identifikatzaile bat baino gehiago du.

Bikoiztasun-arazo bat dago identifikatzailearekin. Enplegu-bulegotik pasatu behar da.

0238

 

Informazioa ez dago erabilgarri.

Gaurko datan titularraren daturik ez dagoenean gertatzen da.

0226

 

Parametroak ez dira zuzenak.

Errorea dago datuetan. Eskaera ezin da tramitatu. SEPEk daturen batean erroreren bat (inkongruentzia) detektatzen duenean itzultzen da.

0231

 

Dokumentu mota ez dator bat adierazitako formatuarekin (NAN/AIZ).

Dokumentu-zenbakiaren formatua adierazitako dokumentu motarekin bat ez datorrenean gertatzen da.

07

 

Herritarrak bere datuen babesa jakinarazi du.

Herritar batek bere datuen babesa eskatu duenean eta, ondorioz, erakundeak datu horiek itzuli ezin dituenean gertatzen da.

  1. taula. Enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta dagoen kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.