Ekonomia-jardueren gaineko zergaren eredua kontsultatzeko zerbitzua

Gako-hitzak

Xehetasunak

Errolda-ereduan sartutako ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeen altari, bajari eta aldaketari buruzko datuak lortzen ditu, jasotako sarrerako datuetatik abiatuta.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.

Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

 

Kontsultatuko den titularrari buruz eman beharreko gutxieneko datuak honako hauek dira:

Titularraren TipoDocumentacion + Documentacion

 eta

 Datu espezifikoen nodoko numRegistro + operacion

  • operacion: kontsultatu beharreko eragiketaren berri ematen du: Alta (A), Baja (B) edo Aldaketa (M).
  • numRegistro: sarrera-erregistroaren zenbakia.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
  • EstadoResultado:
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Ikus balio posibleak taulan. Nahitaezkoa.
    • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Ikus balio posibleak taulan.
    • MotivosError: errorearen arrazoiak. Aukerakoa.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira ekonomia-jardueren gaineko zergaren eredua kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0003

Tramitatua

Igorlearekin behar bezala kontaktatu denean emango da. Haren erantzuna kontuan hartu gabe.

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi.

Eskaeran nahitaezko datu baten edo gehiagoren berri eman ez denean emango da.

  1. taula. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren eredua kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.