Energia Eraginkortasunaren Etiketa Egiaztatzeko Zerbitzua

Xehetasunak

Eraikinetako energia-eraginkortasunaren ziurtagiriak kontsultatzea ahalbidetzen du.

Zerbitzua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarekin konektatuko da.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.

Expediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

Consentimiento: nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

 

año: inskripzio-zenbakiaren parte den urtea. Nahitaezkoa. UUUU formatua.

numEtiqueta: inskripzio-zenbakiaren parte den etiketa-zenbakia. Nahitaezkoa. Zenbakizko balioa.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

(erabiltzeko kasua)

  • DatosTraza:
  • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
    • DatosConsulta:
  • anio: kontsultatu den inskripzio-zenbakiaren parte den urtea (UUUU).
  • numEtiqueta: kontsultatu den etiketa-zenbakia.
    • EstadoResultado:
  • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Ikus balio posibleak taulan. Nahitaezkoa.
  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Ikus balio posibleak taulan.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira Energia Eraginkortasunaren Etiketa Egiaztatzeko Zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

S

ETIKETA INDARREAN DAGO

N

ETIKETA EZ DAGO INDARREAN

E

ETIKETA EZ DAGO

  1. taula. Energia Eraginkortasunaren Etiketa Egiaztatzeko Zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.