Errolda historikoaren datuak kontsulta (EAEko udalak).

Deskriptoreak

Xehetasunak

Herritar batek gehienez ere kontsultaren data baino 10 urte lehenagotik izan dituen bizilekuak eta erroldan egin dituen alta/baja mugimenduak kontsultatzea ahalbidetzen du. Kontsultaren datak egungo datatik edo herritarrak administrazio-tramite edo -prozedura baterako aurkeztutako eskabidearen datatik hurbil egon beharko du.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Municipios oferentes de padrón por provincias:

Udal eskaintzaileak deskargatzen ditu zerrendatua »

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
  • IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

 

 

 

Titularraren TipoDocumentacion + Documentacion + Nombre + Apellido1 (+ Apellido2, baldin balu)

+

DatosEntradaPadronHistorico ataleko TipoDocumento + Nombre + Apellido1 (+ Apellido2, baldin balu)

 

Dokumentaziorik ez duten adingabeen edo atzerritarren kasuan, baldin eta dokumentu-zenbakirik ez badute edo ezagutzen ez bada, balio hauek pasatuko dira dokumentu motari eta zenbakiari dagozkien etiketetan:

  • TipoDocumentacion: IFZ.
  • Documentacion: 000000000.

Datu espezifikoak

 

  • DatosConsulta:

 

  • Territorio: bere udalak kontsultatu beharreko titularraren errolda-datuak dituen probintziaren kodea (lurraldea). Balio posibleak hauek dira: Araba (01), Gipuzkoa (20) edo Bizkaia (48 ) (nahitaezkoa).

 

  • Municipio: bere udalak kontsultatu beharreko titularraren errolda-datuak dituen udalerriaren kodea. Adibidez: 059 (Gasteiz), 069 (Donostia), 045 (Irun), 020 (Bilbo), 013 (Barakaldo) (nahitaezkoa).

Ikus II. eranskina. Errolda historikoa erabilgarri duten udalak. (ERABILERA GIDA)

 

  • FechaDesde: kontsulta zein datatik aurrera egingo den (gehienez ere titularrak aurkeztutako eskabidearen data baino 10 urte lehenagotik egin ahal izango da kontsulta) (nahitaezkoa). Eremu honen formatua UUUUHHEE izango da.

 

  • FechaHasta: kontsulta zein data arte egingo den (titularrak aurkeztutako eskabidearen datatik hurbil egongo da) (nahitaezkoa). Eremu honen formatua UUUUHHEE izango da.

 

  • DatosEntradaPadronHistorico:
  • TipoDocumento: kontsultatu nahi den titularraren dokumentu mota (NAN, AIZ, Pasaportea, Besteak) (nahitaezkoa).
  • NumDocumento: titularraren dokumentuaren zenbakia. Nahitaezkoa soilik NAN, AIZ eta Pasaportearen Dokumentu mota Besteak denean, dokumentu-zenbakia hutsik ager daiteke (adibidez: dokumentaziorik ez duten adingabeen kasuan) (aukerakoa).
  • Nombre: kontsultatzen den titularraren izena (nahitaezkoa).
  • Apellido1: kontsultatzen den titularraren lehen abizena (nahitaezkoa).
  • Apellido2: kontsultatzen den titularraren bigarren abizena. Aukerakoa atzerritarren kasuan (AIZ edo Pasaportea).
    • FechaNacimiento: kontsultatzen den titularraren jaiotza-data (aukerakoa). Nahitaezkoa dokumentu-zenbakia adierazten ez bada. Eremu honen formatua UUUUHHEE izango da.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
  • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea (nahitaezkoa).
  • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea (nahitaezkoa).
    • FechaCertificado: erantzuna igorri den data (nahitaezkoa).
      • DatosConsulta:
    • Territorio: kontsulta egin zaion udalaren lurraldeari dagokion izena. Balio posibleak hauek dira: Araba (01), Gipuzkoa (20) edo Bizkaia (48). Aukerakoa errorea gertatzen bada.
    • Municipio: kontsulta egin zaion udalaren udalerriaren izena. Aukerakoa errorea gertatzen bada.
    • FechaDesde: kontsultatu den aldiaren hasiera-data.
    • FechaHasta: kontsultatu den aldiaren amaiera-data.

 

  • EstadoResultado:
  • Resultado: adierazten du kontsultaren irizpideak betetzen dituen titularrik aurkitu den edo, bestela, prozesuan erroreren bat gertatu den (nahitaezkoa). Ikus balio posibleak taulan.
  • UnicoTitular: (soilik baldin eta Resultado=S bada) titular bakar bat edo zenbait titular aurkitu diren adierazten du. Balio posibleak:
    • S: titular bakar bat aurkitu da kontsultatutako aldian.
    • N: zenbait titular aurkitu dira kontsultatutako aldian.
  • Descripcion: kontsultaren emaitzaren deskribapena (nahitaezkoa).

Ikus deskribapena 1. taulan.

  • MotivosError: errorearen arrazoiak baldin eta Resultado = E bada (aukerakoa). Ikus balio posibleak taulan.

 

  

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira Errolda historikoaren datuak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi [].

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da.

S

Aurkitu dira biztanleak.

Kontsulta behar bezala egiten denean eta igorleak bere udalerrian aurkitutako biztanleen datuak itzultzen dituenean emango da.

N

Ez da aurkitu biztanlerik.

Kontsulta behar bezala egiten denean eta titularrak kontsultatutako udalerrian alta eginda ez duenean emango da.

E

Gorabeherak daude.

Bidalitako datuen kontsultan igorleak erroreren bat detektatzen duenean emango da.

Kasu horretan informazioa agertuko da errorearen arrazoietan:

[00] - Dokumentu mota ez da zuzena..

[01] - NAN/AIZ formatua ez da zuzena.

[02] - Dataren formatua ez da zuzena.

[03] - Nahitaezko datuak falta dira.

[04] - Errorea zerbitzuaren datu-basean.

[05] - Zerbitzuaren barne-errorea.

[99] - Errore orokorra edo ezezaguna.

  1. taula. Errolda historikoaren datuak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.