Legezko bizileku-baimenaren datuak kontsulta

Deskriptoreak

Xehetasunak

Legezko bizileku-baimenaren datuak kontsultatzeko zerbitzua.

Eskatzaileak bere ziurtagiriaren bidez identifikatu beharko du bere burua, eta zerbitzu hori baliatzeko baimenak gaituta eduki beharko ditu erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Zerbitzu horri egiten zaizkion eskaerak komunikazio sinkrono bidez soilik egin ahal izango dira.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
  • IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

 

Titularraren TipoDocumentacion (/AIZ/) + Documentacion (dokumentuaren zenbakia)

 

Kontsultarako nahitaezko datu bakarrak titularraren dokumentu mota eta dokumentu-zenbakia badira ere, identifikazio-datu gehiago (izena eta abizenak) ematea gomendatzen da, zerbitzuaren igorleak titularra hobeto aurkitzeko aukera izan dezan.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

 

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
  • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

 

  • EstadoResultado:
  • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus deskribapena 1. taulan.

 

  • EstadoSituacion (informazioa agertuko da soilik baldin eta Resultado = 0000 bada):
  • Residencia: bizileku-baimen motaren kodea.

Ikus balioak 2. taulan.

  • DescripcionAutorizacion: indarrean dagoen bizilekuaren baimen motaren deskribapena. Ikus balioak taulan.
  • FechaResolucion: bizileku-tramitearen egungo eskabidearen ebazpen-data. Formatua: EE/HH/UUUU.
  • FechaCaducidad: legezko bizilekurako egungo baimenaren iraungitze-data. Formatua: EE/HH/UUUU.
  • Renovacion: legezko bizilekua berritzeko eskabideari buruzko informazioa:
    • FechaSolicitudRenovacion: berritzeko eskabidearen data. Formatua: EE/HH/UUUU.

 

Baimena iraungitzen denean, itzuli egingo da, baldin eta atzerritarrak berritzeko eskaera aurkeztu badu. Tramitea egiten den bitartean, aurreko indarraldia luzatzen da.

 

  • EstanciaEspecial: egonaldi berezirako baimenaren adierazlea, Atzerritarren Araudiari buruzko 557/2011 Errege Dekretuaren 37. artikuluaren

Ikus balioak 3. taulan.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira legezko bizilekuari buruzko datuak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Badago baimena.

Badago bizileku-baimena edo egonaldi-baimena.

0001

Ez dago baimenik.

EZ dago bizileku-baimenik edo egonaldi-baimenik.

0002

NAZIONALIZATUA.

Herritarra nazionalizatu espainiarra da.

0003

Ez da aurkitu AIZ hori eta emandako datuak dituen atzerritarrik.

Ez dago erregistratuta emandako dokumentazioa duen herritarrik.

0004

Atzerritar bat baino gehiago aurkitu dira eta emandako informazioarekin ezin da bereizi.

Emandako datuetarako nortasun bat baino gehiago daude. Datu gehiago emanda bidali behar da eskaera.

  1. taula. Legezko bizilekuari buruzko datuak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

Taulan (2. taula) deskribatzen dira legezko bizilekuari buruzko datuak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoSituacion/Residencia nodoan itzulitako kode posibleak.

 

Bizileku motaren kodea

 

Bizileku motaren deskribapena

0

BAIMENIK GABE

1

EUROPAR BATASUNEKOA

2

EUROPAR BATASUNEKOAREN SENITARTEKOA

3

EUROPAR BATASUNAZ KANPOKOA

  1. taula. Legezko bizilekuari buruzko datuak kontsultatzeko zerbitzuaren bizileku motaren kodeak.

 

Gerta daiteke itzulitako kodea Residencia = 0 eta Resultado = 0000 izatea. Kasu horretan herritarrak egonaldi-baimena izango luke, baina ez bizileku-baimena.

 

 

Taulan (3. taula) deskribatzen dira legezko bizilekuari buruzko datuak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoSituacion/EstanciaEspecial nodoan itzulitako kode posibleak.

 

Egonaldi bereziaren kodea

 

Egonaldi bereziaren deskribapena

1

IKASKETAK

2

IKERKETA EDO PRESTAKUNTZA

3

IKASLEEN MUGIKORTASUNA

4

LANEKOAK EZ DIREN PRAKTIKAK

5

BOLUNTARIOTZA ZERBITZUAK

6

BARNEKO MEDIKU EGOILIARRAREN IKASKETAK

7

BESTE EGONALDI BATZUK

8

IKASKETAK/TRUKEA

10

SENITARTEKOAREN IKASKETAK

11

SENITARTEKOAREN IKERKETA EDO PRESTAKUNTZA

12

FAMILIAKO IKASLEEN MUGIKORTASUNA

13

SENITARTEKOAREN LANEKOAK EZ DIREN PRAKTIKAK

14

SENITARTEKOAREN BOLUNTARIOTZA ZERBITZUAK

  1. taula. Legezko bizilekuari buruzko datuak kontsultatzeko zerbitzuaren egonaldi bereziaren kodeak.

 

Legezko bizilekuari buruzko datuak kontsultatzeko zerbitzuaren datu osagarriak atalean zenbait kasutarako deskribatzen dira legezko bizilekuari buruzko datuak kontsultatzeko zerbitzuaren helburua eta funtzionamendua.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.