Notariotzaren Kontseilu Nagusia - Kopia soila kontsultatzeko zerbitzua

Xehetasunak

Notario-ahalorde baten CSVa (egiaztapen-kode segurua) edo notario-ahalorde baten iraunkortasunean eragina duen dokumentu batena adierazita, kode horri dagokion kopia soil elektronikoa lortu ahal izango da.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.

Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

 

Ondoren zehazten dira Consulta nodoan sartutako eremuak:

  • APODERAMIENTO (nahitaezkoa): ahalordetzearen datuak biltzen ditu.
    • CSV (nahitaezkoa): egiaztapen-kode segurua. [0-9a-zA-Z]{24} patroia betetzen duten balioak onartzen ditu.


*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
  • EstadoResultado:
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Ikus balio posibleak taulan. Nahitaezkoa.
    • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Ikus balio posibleak taulan.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira kopia soila kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Deskribapena

Kode hau noiz itzultzen den

0003

TRAMITATUA

 

CSVari dagozkion datuak itzultzen direnean

11

Errore teknikoa (datuen funsgabetasuna indarraldia zehaztean)

 

12

Emandako CSVa ez dator bat ezein kopiarekin

 

  1. taula. Kopia soila kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.