Kontu-mailari buruzko datuak kontsultatzeko zerbitzua (Foru-ogasunak)

Gako-hitzak

Xehetasunak

Foru Ogasunek eskaintzen dituzten zerbitzuak, irizpide fiskaletan oinarrituta pertsona fisiko baten ahalmen ekonomikoa islatzen dutenak, honako hauek dira:


a. Errenta-mailako zerbitzua (PFEZ): PFEZri lotutako errentei buruzko informazioa jasotzen du (salbuetsiak eta salbuetsi gabeak). Zergadunak aurkeztutako azken aitorpenetik edo, aurkeztu ez bada, hirugarren pertsonek IFZ bati dagozkion errenta-egozpenetatik aterako da.
b. Ondare mailako zerbitzua: bere titulartasuneko ondasun eta eskubide ekonomikoei buruzko datuak eskaintzen ditu. Hurrengo bi zerbitzuekin osatzen da.
c. Kontu-zerbitzua: pertsona bat titular den finantza-erakundeetako kontuak islatzen ditu, bai eta kontu horietako saldoen zenbatekoa ere.
d. Ondasun higiezinen zerbitzua: pertsona baten titulartasuneko ondasun higiezin, hiritar eta landatarrei buruzko informazio xehatua jasotzen du, bai EAEn, bai lurralde erkidean.


Kontu-mailari dagokionez, honako informazio hau eskaintzen da:

Honako informazio hau emango da:

Kontuaren datuak (IBAN eta banketxearen izena)

  • Abenduaren 31ko saldoa
  • Azken hiruhilekoko saldoa
  • IFZk kontuarekin duen erlazioa
    • Jabari osoaren titularra
    • Baimenduna
    • Gozamenduna
    • Jabe soila
    • Bestelako onuraduna
  • Titulartasunaren ehunekoa

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

Expediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

 

 Titularraren TipoDocumentacion (NAN/AIZ/IFZ/IFK) + Documentacion (dokumentuaren zenbakia) + Nombre + Apellido1 (+ Apellido2, baldin balu, NANaren kasuan), edo + NombreCompleto (IFKren kasuan)

 

Datu espezifikoak

Territorio: bere foru-ogasunak kontsultatu beharreko titularraren banku-kontuen informazioa duen probintziaren kodea (lurraldea): Araba (01), Gipuzkoa (20) edo Bizkaia (48). Nahitaezkoa

Ejercicio: banku-kontuen datuak zein ekitalditarako kontsultatu nahi diren (UUUU). Preskribatu gabeko azken 5 ekitaldietara mugatua. Nahitaezkoa

 

  

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

 

  • DatosConsulta:
    • Territorio: kontsulta egin zaion foru-ogasunaren probintziari (lurraldea) dagokion kodea. Balio posibleak hauek dira: AFA - Araba (01), GFA - Gipuzkoa (20) edo BFA - Bizkaia (48).
    • ejercicio: kontsulta zein ekitalditarako egin den (UUUU).
  • EstadoResultado:
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena.

Ikus deskribapena 1. taulan.

Taulan (1. taula) deskribatzen dira PFEZren datuak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoerak

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

1

Bidalitako titularraren datu guztiak bat datoz.

Kontsultatutako titularra dokumentazioaren eta izen-abizenen bidez aurkitu ahal izan denean emango da.

2

Bidalitako titularraren NAN besterik ez dator bat.

Kontsultatutako titularra dokumentazioaren bidez aurkitu ahal izan denean baina haren izen-abizenak bat ez datozenean emango da.

3

NAN/AIZ hori ez dago ogasunaren datu-basean.

Titularra aurkitu ez denean emango da. Dokumentazio hori ez dago ogasunaren datu-basean.

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.