Gidarien zehapenak kontsultatzeko zerbitzua (DGT)

Gako-hitzak

Xehetasunak

Trafikoko Zuzendaritza Nagusien erregistratutako gidari baten zehapenen, indarraldi-galeren eta kondena penalen zerrenda lortzea ahalbidetzen du.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
  • IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

/DatosGenericos/Titular/ nodoko TipoDocumentacion (NAN/IFZ/AIZ) + Documentacion (dokumentuaren zenbakia)

 

 

Titularraren izen-abizenak aukerako datuak dira, baina eskaeran adierazten badira, zerbitzuak ez du balidatuko kontsultatutako dokumentu-zenbakiarekin bat datozen.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
  • EstadoResultado:
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus deskribapena 1. taulan.

 

  • DatosConductor: informazioa agertuko da kontsultatutako titularrarentzako daturik aurkitu bada.

Ondorengo ataletan jasotzen dira aurkitutako gidariari buruzko datuak banakatzeko erabiltzen diren eskemak.

Ikus datuen deskribapena fitxategi honetan: DatosEspecificos-Retorno-DatosConductor.docx

 

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira gidarien zehapenak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi [].

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da.

0

Indarrean dauden baimenak aurkitu dira

Kontsultatutako jabearen datuak aurkitu direnean itzultzen da.

1

Pertsonak ez du aurrekaririk

Kontsultatutako pertsona DGTn aurkitu ez denean itzultzen da

1

Gertatutako errorearen literala

Errorea gertatu denean eta eskaera prozesatu ezin izan denean itzultzen da

2

Ez da aurkitu indarrean dagoen baimenik

Kontsultatutako gidariarentzako daturik aurkitu EZ denean itzultzen da.

  1. taula. Gidarien zehapenak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.