Ibilgailuaren datuak kontsultatzeko zerbitzua (DGT)

Gako-hitzak

Xehetasunak

Trafikoko Zuzendaritza Nagusian (DGT) erregistratuta dauden ibilgailuei buruzko datuak kontsultatzea ahalbidetzen du.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
  • IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

Titularraren TipoDocumentacion (NAN/IFZ/AIZ) + Documentacion (dokumentuaren zenbakia)

 

Dokumentu mota eta zenbakia betetzen badira ere, ibilgailuaren datuak kontsultatzeko zerbitzuak ez ditu datu horiek kontuan hartuko ibilgailua bilatzeko; zerbitzuaren negoziorako eta trazabilitaterako informazio-datuak dira.

 

Era berean, titularraren izen-abizenak aukerako datuak dira, baina eskaeran adierazten badira, zerbitzuak ez du balidatuko kontsultatutako dokumentu-zenbakiarekin bat datozen.

 

Datu espezifikoak:

  • Matricula: kontsulta egiteko erabiliko den matrikula-zenbakia. Probintziaren letra aldatu zuten matrikula zaharren kasuetarako, bi letren araberako kontsulta onartzen da. Aukerakoa (baztertzailea).
  • Bastidor: kontsulta egiteko erabiliko den txasis-zenbakia. Aukerakoa (baztertzailea).
  • NIVE: kontsulta egiteko erabiliko den IAT txartel elektronikoa. Aukerakoa (baztertzailea).

Zerbitzuak ibilgailuaren bilaketa egingo du soilik ondorengo datuetako baten arabera, baina nahitaezkoa izango da hiruretako bat adieraztea.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

 

  • EstadoResultado:
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus deskribapena 1. taulan.

 

  • Kontsulta:
    • Matricula: kontsulta egiteko erabili den matrikula. (Informazioa agertuko da baldin eta eskaeran adierazi bada)
    • Bastidor: kontsulta egiteko erabili den txasisa. (Informazioa agertuko da baldin eta eskaeran adierazi bada)
    • NIVE: kontsulta egiteko erabili den IAT txartel elektronikoa. (Informazioa agertuko da baldin eta eskaeran adierazi bada)

 

 

  • DatosVehiculo: informazioa agertuko da ibilgailuaren daturik aurkitu bada.

Ondorengo ataletan jasotzen dira aurkitutako ibilgailuari buruzko datuak banakatzeko erabiltzen diren eskemak.

                Ikus datuen deskribapena fitxategi honetan: DatosEspecificos-Retorno-DatosVehiculo.docx

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira ibilgailuaren datuak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi [].

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da.

0

TRAMITATUA

Kontsultatutako ibilgailuaren datuak aurkitu direnean itzultzen da.

1

Matrikula ez da zuzena

Kontsultatutako matrikula zuzena ez denean itzultzen da.

1

NIVE ez da zuzena

Kontsultatutako NIVE zuzena ez denean itzultzen da.

1

Ibilgailuak ez du aurrekaririk.

Kontsultatutako ibilgailua DGTn aurkitu ez denean itzultzen da.

  1. taula. Ibilgailuaren datuak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.