Ibilgailuen zerrenda kontsultatzeko zerbitzua (DGT)

Gako-hitzak

Xehetasunak

Trafikoko Zuzendaritza Nagusian (DGT) erregistratuta dauden jabe baten ibilgailuen zerrenda kontsultatzea ahalbidetzen du.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
  • IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

Titularraren TipoDocumentacion (NAN/IFZ/AIZ) + Documentacion (dokumentuaren zenbakia)

 

Titularraren izen-abizenak aukerako datuak dira, baina eskaeran adierazten badira, zerbitzuak ez du balidatuko kontsultatutako dokumentu-zenbakiarekin bat datozen.

 

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
  • EstadoResultado:
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus deskribapena 1. taulan.

 

  • ListaVehiculos: informazioa agertuko da kontsultatutako titularrarentzako erregistratutako ibilgailurik aurkitu bada. Ibilgailuen zerrenda biltzen du. Ibilgailu bakoitzerako datu hauek etorriko dira:

 

  • Ibilgailua
    • Matricula: ibilgailuaren matrikula.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira ibilgailuen zerrenda kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi [].

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da.

0

Ibilgailuak daude interesdunaren izenean

Kontsultatutako jabearen datuak (ibilgailuak) aurkitu direnean itzultzen da.

1

Pertsonak ez du aurrekaririk

Kontsultatutako pertsona DGTn aurkitu ez denean itzultzen da

1

Gertatutako errorearen literala

Errorea gertatu denean eta eskaera prozesatu ezin izan denean itzultzen da

2

Ez dago ibilgailurik interesdunaren izenean.

Kontsultatutako jabearen daturik (ibilgailuak) aurkitu EZ denean itzultzen da.

  1. taula. Ibilgailuen zerrenda kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

 

 *Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.