Laguntza pertsonala kontsultatzeko zerbitzua (BFA)

Xehetasunak

Pertsona zehatz bati buruzko informazioa eta pertsona hori laguntzaile duten prestazioak berreskuratzea ahalbidetzen du.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

Expediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa

Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu.  Balio posibleak: Bai edo Legea. Nahitaezkoa

  Titularraren TipoDocumentacion + Documentacion

edo

Titularraren Nombre + Apellido1

Datu espezifikoak

FechaInicio: titularra laguntzaile izan duten prestazioak zein datatatik aurrera kontsultatu nahi diren. Formatua hau da: ee/hh/uuuu (adibidez: 01/05/2012).

  • FechaFin: titularra laguntzaile izan duten prestazioak zein data arte kontsultatu nahi diren. Formatua hau da: ee/hh/uuuu (adibidez: 01/05/2012).

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
  • EstadoResultado:
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus deskribapena 1. taulan.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira laguntza pertsonala kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

0000

Adierazitako sarrerako parametroetarako datuak aurkitu dira

0001

Adierazitako sarrerako parametroetarako kointzidentzia bat baino gehiago aurkitu da

0002

100 kointzidentzia baino gehiago daude. Mugatu zure bilaketa

0003

Ez da zehaztu baliozko IFZ/AIZ. 99999999X formatua

0004

Ez da aurkitu daturik adierazitako sarrerako parametroetarako

0005

Sarrerako parametroak okerrekoak dira. Mugatu zure bilaketa.

0006

Eskatutako data-tartea inkongruentea da

0007

Kontsulta, gehienez ere, eskabidearen harrera-data baino 2 urte lehenagotik egin ahal izango da

  1. taula. Laguntza pertsonala kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan