Mendekotasun-maila eta -gradua kontsulta

Xehetasunak

Mendekotasun bat aitortu zaion herritar batekin lotzen diren mendekotasun-mailari eta -graduari buruzko datuak kontsultatzea.

Eskatzaileak bere ziurtagiriaren bidez identifikatu beharko du bere burua, eta zerbitzu hori baliatzeko baimenak gaituta eduki beharko ditu erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Zerbitzu horri egiten zaizkion eskaerak komunikazio sinkrono bidez soilik egin ahal izango dira.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

 

  • Expediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
    • Titular: kontsultaren xede den titularraren datuak.
  • TipoDocumentacion: kontsultatu nahi den titularraren dokumentu mota (/NAN/AIZ/Pasaportea/). Nahitaezkoa.
  • Documentacion: titularraren dokumentuaren zenbakia. Nahitaezkoa.

 

Titularraren izen-abizenak aukerako datuak dira, baina eskaeran adierazten badira, kontsultatutako dokumentu-zenbakiarekin bat datozela balidatuko du zerbitzuak.

 

Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

 

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
  • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
    • EstadoResultado:
  • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus deskribapena 1. taulan.

Taulan (1. taula) deskribatzen dira mendekotasun-gradua eta -maila kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

0000

Gradua eta maila aitortuta

0002

Aitorpena tramitatzen

0233

Ez dago informaziorik titular honentzat

  1. taula. Mendekotasun-gradua eta -maila kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.